XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak.

Foru Dekretuak

243/1996 FORU DEKRETUA, ekainaren 17koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostu jakin batzuei ordainsari osagarriak esleitzen dizkiena.

1995.eko abenduaren 1ean, hainbat negoziazioren ondotik, Administrazioaren eta sindikatuen arteko akordio bat sinatu zen, Administrazioaren modernizazioari eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen 1996-999 eperako lan baldintzei buruz, eta Nafarroako Gobernuak onespena eman eta gero 1995.eko abenduaren 25eko 158. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Lan baldintzen hobekuntzen artean, Akordioaren III. Tituluko 1. idazatian, aipatzen da Akordioak iraunen duen lau urteetan urratsez urrats eta proportzionalki ordainketa osagarrien homologazio bat ezarriko dela, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lanpostuen eta Foru Administrazioaren gainerakoan eta haren erakunde autonomoetan izen eta eginkizun berdinak dituztenen artean, unitate organikoetako burutza eta zuzendaritzak sartu gabe.

Akordioaren idazati hori betetzeko asmoz, bidezko da esleitzea lanpostu jakin batzuei ordainsari osagarriak, 1996.eko urtarrilaren 1etik aitzinera indarra izanen dutenak, eta ezartzea homologazio prozesu honetarako erabili behar den arautegia.

Horiek horrela, Lehendakaritza kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko ekainaren hamazazpian hartutako Erabakiarekin bat, DEKRETATU DUT:

1. artikulua.

1. Lanpostuko osagarri bat esleitzen zaie, 1996 urterako eta zehazten den portzentaian, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostu hauei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzukoak sartzen ez direlarik:

C maila

- L.L.T.: % 1,5.

- Administraria, administrari-ofiziala, fotokonposizioko ofiziala, delineatzaile-ofiziala, informatikako sistemetako ofizial teknikoa, informatikako operatzailea, liburutegiko arduraduna: % 1,42.

- Lehen mailako sukaldaria eta El Vergel egoitzako sukaldeko burua: % 2,5.

D maila

- Sukaldaria: % 2,94.

- Administrari laguntzailea: % 1,67.

2. Arrisku bereziko osagarri bat esleitzen zaie, 1996 urterako eta zehazten den portzentaian, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostu hauei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzukoak sartzen ez direlarik:

C maila

- Lehen mailako ofiziala, lehen mailako hargin-ofiziala, mantenimenduko ofiziala, lehen mailako behargina: % 2,5.

2. artikulua.

Aurreko artikuluan aipatutako osagarrien esleipena, honako arau hauen arabera eginen da:

Lehenbizikoa.

- Portzentaiak, kasuan kasuko sailkapen mailako hasierako soldatari dagozkio.

Bigarrena.

- Osagarriak esleituko zaizkie zehaztutako izen horiek dituzten lanpostuei.

Beraz, antzeko eginkizunak izan baina izen desberdineko lanpostuei eragiteko, aldez aurretik dagokien aldaketa tramitatu beharko da, eta, bidezkotzat jotzen bada, aldatu eginen dira, eta horiek horrela izanez gero, orduan izanen da bidezkoa osagarriaren esleipena, Foru Dekretu honetan zehaztutako ondorio ekonomikoekin.

Hirugarrena.

- Foru Dekretu honen arabera osagarriaren esleipena hartzen duten lanpostuen titularrek, lanpostu horiei asimilatutako atal edo bulego edo unitateko burutzaren batean ari badira, osagarri hori jasoko dute burutzari dagokionaz gainera.

Era berean eginen da, eginkizun berarizkoetan aritzeagatik lanpostuko osagarri baten aldi baterako esleipena denean.

Laugarrena.

- Foru Dekretu honetan esleitzen diren lanpostuko eta arrisku bereziko osagarriak ez dira aplikatuko edo, jasotzen badira, ez dira aurrerantzean eskuratuko, titularra bestelako eginkizunetan ari baldin bada, eta ez lanpostuaren izenari dagozkionetan, hain zuzen ere aipatu osagarri horren esleipena ekarri dutenetan.

Bosgarrena.

- Inor jasotzen ari bada konpentsaziozko osagarria, esleitzen diren osagarriek hura irentsi eginen dute.

Seigarrena.

- L.L.T.ko lanpostuari esleitutako osagarria ez zaie aplikatuko plantila organikoan lehendik osagarri hori baino haundiagoa den portzentaia esleitua daukatenei.

Zazpigarrena.

- El Vergel egoitzako sukaldeko buruari esleitutako lanpostuko osagarria, gaur egun plantila organikoan esleitua daukanari gehituko zaio.

Zortzigarrena.

- Aurreko artikuluan esleitutako arrisku bereziko osagarriak irentsiko du lehendik plantila organikoan esleitutakoari, halakorik baldin bada eta lehengoa txikiagoa bada; bestela, lehendik dagoenak segituko du.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.

- Lehendakaritza kontseilariari ahalmena ematen zaio Foru Dekretu hau garatu eta betetzeko behar diren xedapenak dikta ditzan.

Bigarrena.

- Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta 1996.eko urtarrilaren 1etik aintzinera izanen ditu ondorio ekonomikoak.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko ekainaren hamazazpian.

- Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Javier Otano Cid.-Lehendakaritza kontseilaria, Federico Tajadura Iso.

-- -- A9605283 --